- Este evento ha pasado.
Taller Butoh Escuchando el Misterio
Taller BUTOH
ESCUCHANDO EL MISTERIO
«El butoh es la guerra a muerte contra el juicio humano en tu propio cuerpo»(Lee Rizhome)
Viajaremos a la oscuridad del cuerpo para escuchar los trozos de vida que se esconden en su interior, la danza perdida que guardamos en la memoria de las células, la danza de origen que aprendimos en el interior del útero. En lo profundo escucharemos respirar al mamífero…el animal abre los ojos, acecha, aprovecha cualquier grieta para asomar el ocico al exterior liberándose de la domesticación humana. Danzaremos el sueño de cada uno convirtiéndonos a su vez en personajes del sueño de los demás. Viajaremos entre lo grotesco y lo sutil, hacia una danza más ligera y enraizada.
MISTERIOA ENTZUTEN
Gorputzaren iluntasunera bidaiatuko dugu, bertan ezkutatzen diren bizitza zatiak, zelulen memoarian gordetzen dugun dantza galdua, umetokiaren barnean ikasi genuen jatorrizko dantza entzuteko. Sakonean ugaztuna arnasten entzungo dugu…animaliak begiak irekitzen ditu, edozein arrakala baliatzen du giza domestikaziotik askatu eta bere muturra kanpora erakusteko. Norbere ametsa dantzatuko dugu, eraberean besteen ametsetako pertsonaia bilakatuz. Groteskoa eta sotilaren artean bidaiatuko dugu, dantza arinago eta sustraituagorantz.
BUTOH PROPOSAMENA
Ainhoa Alberdi Gisasola
BUTOH DANTZA
Butoh dantza, gerra osteko Japonian sortzen da 50.
hamarkadaren bukaeran,Hiroshima eta Nagassakiko
bonba atomikoen ostean.Hasiera batean ankoku butoh
deitzen zaio,iluntasunaren dantza ere deiturikoa.Bere
sortzaileak Kazuo Ohno eta Tatsumi Hijikata izan ziren.
Hijikatak garai hartako dantza okzidentalen moduak
arbuiatzen zituen, eta 1961. urtean ankoku butoh izeneko
mugimenduen eta ideien hiztegia garatzen parte hartu
zuen.
Butoha arte ezenikoen alorrean sartzen da, dantza eta
antzerkiaren arteko bidean. Gorputza berrezagutzea
planteatzen du eta bere gaitasun sortzailea dela medio
espresatu dadin lortzea; horretarako irudiak,
ametsak,desioak, korapiloak, emozioak…erabiliko ditu,
hauek izango dira lanerako materiala, gorputzean eta
espazioaren iluntasunean ezkutatzen den edozer.
Gorputzen irudi poetikoek eta mundu ludiko eta onirikoz
betetako irudiek, plastizitatez eta sakontasun haundiz
beteriko ezenak sortzen dituzte.
Bere estetika arte plastikoetatik hurbil egonik,
surrealismo eta dadaismoaren influentzia jasotzen
du.Hasiera batean expresionismo alemanetik , zen
meditazioaren kontzeptu batzuetatik eta japoniako
dantza eta erritual tradizionaletatik ere edan zuen.
Gizarte garaikidearen koordenadetatik at, butoha
intimitatera eta isiltasunerako bidaia bat da, bertan
gizakiaren espresiorik jatorrena topatzen delarik. Denbora
eta espazioaren erabilera modu berritzailean erabiltzea
ere planteatzen du.
SAIOAK
Saio bakoitzak bi zati izango ditu;
-Lehenengo zatian hainbat tresna ezagutuko ditugu,
mugimenduan pentsatzera eramango gaituztenak ;
gorputza ,emozioak, sentsazioak,pentsamendua eta
espazioaren erlazio desberdin bat ulertzeko haziak
ereingo ditugu.
Beroketa ariketak izango dira aurretik aipaturiko ildo
horretan, gorputza ondoren etorriko denarentzako prest
jarriko dutelarik.
-Bigarren zatian, gorputza-garuna-espazioaren arteko
erlazioa prest dugularik, alor sortzailera joko dugu;
bakoitzak bere barrenean jaiotzen diren dantzak ikertuaz.
Atentzioa prozesuan jartzera gonbidatuz, gorputza, landu
behar den zerbait bukatua izan beharrean, galdera baten
moduan ulertuaz. Dantzak erantzungo duen galdera.
Hortik hainbat inprobisazio sortuko ditugu, bai bakarka
eta bai taldean.
Denbora izanez gero, saio kopuruaren eta taldearen
izaeraren arauera, kaleko interbentzioak egiteko
posibilitate ere ireki daiteke.Gorputzetatik ixurtzen den
“Poesia mundura” eramanaz.
AINHOA ALBERDI GISASOLA
Antzerkilari-dantzaria, sortzailea, irakaslea. Psikologian
lizentziatua eta teknika bioenergetiko eta gestaltikoan
psikoterapeuta.Yoga aereoko irakaslea.
Haur bat zelarik hasi zen antzerkia egiten. Beranduago
antzerki ikasketak burutu zituen Donostiako AETn(Arte
Ezenikoen Tailerra) eta hainbat antzerki teknikatan
trebatu da, zenbait irakasleren eskutik; Ander Llipus, Espe
López, Oscar Gómez, Manex Fush, Shimon Fush,Igor de
Cuadra, Pablo Ibarluzea, Idoia Zabaleta etabar luze bat…
Gorputza , mugimendua, energía eta espresioaren arteko
erlazioaren ikerketa interesatzen zaio eta horretarako
gorputzarekin zerikusia duten hainbat alor sakontzen ditu;
kontakt dantza(formazioa Cristiane Boullosa eta Diana
Bonillaren eskutik),butoh dantza(Lee Rizhome, Jonathan
Martineau, Matilde Ciria, Rosana Barra ,Valeria del
Vechio, Orland Verdú, Josephine Grundy, Miguel
Camarero etabarren eskutik…Yoga aereoa, meditazio
teknika desberdinak…
Zarauzko Alproja taldeko partaide izan da urte luzeetan,
bertan hamar urte inguruz eman ditu antzerki
tailerrak,sortzaile, antzezle eta zuzendari izan zen hainbat
sorkuntza lanetan. Zamorako Achiperre taldean aktore
lanak egin zituen Erpurutxo Neska(Pulgarcita)
antzezlanean. Gorakada taldearekin txotxongilo-
manipulatzaile lanak egin zituen Irudimendeko Iria eta
Jules Verneren azken bidaia lanetan. Kukubiltxo
taldearekin; Inorako Bidaia(Arístides Vargas-ek
zuzendua), maskara espresiboekin formakuntza, Family
Flö taldeak gidatua…Pez Limbo taldearekin OXIDO
proiektuaren eta Ilargiaren alabak proiektuaren sortzaile
eta antzezle eta , M.A. produzioakekin PANTHEON
antzezlaneko aktore.
Ttak teatroaren sortzaileetako bat da,Iraia Elias eta Iñigo
Aranbarrirekin batera.Ttak teatroak hainbat lan sortu eta
ekoiztu ditu, hala nola; Eta Karmele?, Ta oain ze?, Ingo al
deu amets?(Haur txikientzat), Zapatak(Ainara
Gurrutxagak zuzendua), Platonen Alaba, Bullying
Begiradak…Metrokoadroka artista kolektiboko partaidea.
Bertan hainbat piezaren sorkuntzan eta antzezle lanetan
parte hartu du,besteak beste; Herio heroi, Munduaz
beste, Zertarako hegoak?, Elkartasun basatia, Gabrielen
lekua, Mr.Señora, Marionettes, Zanbuia!, Modelo baten
alde ezkutua, Txolarte, Andre Zaharraren manifestua,
Bidaide,Aztia,Bi baso bat ur(ekoizpena)
Zarauzko udalak ekoiztutako A. Lurpean ikuskizunaren
sorkuntzan eta aktore lanetan parte hartu du.
DANTZAren alorrean, Eneko Balerdi Eizmendi dantzari
garaikidearekin batera hainbat pieza sortu eta ekoiztu
ditu; Nirekin dantzatu nahi?, Emalegez, Dolor Ex in itinere;
bestalde Orland Verduk zuzendutako NAGASAKI
proiekturako eginiko irudietan butoh dantzari moduan
parte hartu du; Alvaro Ledesma pianojotzaile eta
artistarekin batera, HARAGIA butoh dantza oinarri duen
pieza sortu du; Orland Verduk zuzendu duen ESKELETO
ANDEREA(butoh dantza) piezaren sorkuntza, Madrileko
Alma negra butoh jaialdirako IXA BELLA PIZTIA piezaren
sortzaile eta dantzaria ,hainbat performanze…
Ikus-entzunezko alorrean; ZAIN laburmetraian aktore
lana, Zazpiterdik ekoiztua eta Pello Gutiérrezek zuzendua;
MARI webseriean aktore lanak; ASTEARTEAK
laburmetraia; HOY MAS QUE NUNCA eta BUSCO BOSQUE
VASCO laburmetraiak(Alber Pontek zuzenduak); Fernando
Gonzalez Molinak zuzenduriko OFRENDA A LA TORMENTA
film luzean partaide izan da,Zama laburmetraiean aktore
nagusietako bat(Amaren paperean),Amancay
Gaztañagak idatzi eta zuzendutako Piztiak telesailean
aktore sekundario,Mercedes-en paperean.
